Joseba Leizeaga naizplus blogak

Herria delako Herrira herriarena da

Aste honetan HERRIRAren aurka burututako operazio politiko-militarra, Estatu Espainiar faxistak Euskal Herriaren aurka burutu duen azken erasoa izan da, baina zoritxarrez, ez da azkena izango. Estatuko aginterien bortizkeria eta bortizkeria politikorik gabeko eszenatokiari dioten beldurra, batetik, eta bestetik, bertako agintari gehienen epelkeria ikusirik, bide horretatik jarraitu nahi dutela dirudi.

Garai berri hauetako giltzarria legalizazioa dela ondorioztatu ondoren, gaur oinarri legala duten erakunde guztiak ilegalizatuz herri honek hartutako etorkizun bidea zapuztuko dutelakoan, estatuaren estrategek, berriz ere, ilegalizazioaren kajoia irekitzea erabaki dutela dirudi.

Iturri ezberdinetatik sarean topatu ditudan bideoak josiz, Herriraren aurkako operazioan gertatutakoaren sintesi bat egiten ahalegindu naiz.