Ernai gazte antolakundeko Azpeitiko kideek ondorengo bideoan ikus dezakezuen murala egin zuten, herriko lehen bilgunea ospatu ostean. Bertako Uztarria herri aldizkarian zintzilikatu dute.
Ernaiko Azpeitiko kideak: "Irudian Donostiako Aske Gunean gertatu zena islatu nahi izan dugu beste zenbait irudiren artean. Horrelako atxiloketak onartzen ez ditugulako; Ondarrun ere erakutsi genuen eta auziperatuta dauden beste guztiekin ere ozen ohiukatuko dugu, GAZTE BAT GEHIAGO EZ!!!"