Jostari blog naiz

Falta direnez ere oroitu dira Azpeitiko gaztetxekoak

Egitarau oparoa dute prest Azpeitiko gaztetxeko kideek euren gunearen zortzigarren urtemuga ospatzeko, eta jendea bertaratzera animatzeko bideo iragarkiak sareratu dituzte azken egunotan. Honako bideoan, euskal preso politikoez oroitu dira, eta haiek ere gaztetxean egon behar dutela aldarrikatu dute.

Horrez gain, dagoeneko ospetsu bihurtu den gaztetxearen urtemugako baltsa jaitsierarako ere ia prest dute guztia, hala erakusten du baltsen prestaketaz egin duten hirugarren bideoak.