Jostari blog naiz

Ikusgai dago IV HERNANIKO ALBISTEGI OLINPIKOA! Gozatu!

Gelditu gabe dabiltza Hernaniko gazte asanbladako kideak Albistegi Olinpikoak grabatu eta grabatu! Dagoeneko laugarren atala ere sareratu dute eta ikusi besterik ez duzue barre egiteko gogorik baduzue behintzat. Esan bezala, laugarren atala da honakoa.

Lehenengoan, Olatz eta Jon aurkezleek, Hernaniko olinpiadetako lehen probaren eta asteburuaren errepasoa egin zuten. Bigarren saioari, errugbi taldea zorionduaz ekin zioten. Hirugarren albistegia Afrika aldetik egin zuten eta itzultzeko asmorik ez zutela argi utziz gainera.

Honakoa, albistegi olinpikoen laugarren atala duzue, ikusi eta gozatu!