Hilabete amaierako greba deialdia egin zenetik, herrietan ere pixkanaka ari da giroa berotzen. Oraingo honetan, Ernai gazte antolakundeko gazte zarauztarrek eginiko deia ikusi dugu Topatu.info-n.
Zarauzkoak ez dira bakarrak, Debako gazteek ere luzatu baitzuten grebarako deia duela aste batzuk, Topatu.info gazte egitasmoak atarian zintzilikatu zuen bideo honen bidez:
Debako gazteen deia: "Kapitalismoaren eta patriarkatuaren kate guztiak apurtzera goaz, sistema justuago baten alde debako gazteria kalera! Ez dago aitzakiarik".