Talde moduan ateratzen duten bigarren diskoa, eta, Liher izenarekin ere, Lide Hernandok bakarka atera zuena kontatzen badugu, hirugarren lan luzea dakar talde donostiarrak: Tenpluak erre. Duela hiru aste disko berriko aurrerapen kantua zabaldu zuten, 'Sismografoa eta Lurrikara' izenekoa. Orain bideoklipa erantsi diote jada zabaldutako kantu hari, disko berria ere zabaldu duten egun berean.