Maria  del Rio
Maria del Rio

Diskriminazioaren bozgorailua

Gorrotoa eragin nahi duten diskurtsoen efektua historikoki jasandako aitortza eza indartzea da eta, bide batez, kolektiboari gogoraraztea zein den «bere lekua» errealitate heteronormatiboan.

Gorrotoa eragin Eraso LGTBIfobikoek, Gasteiz, Basauri, Lizarra, Bilbo edota Amurrion emandakoak kasu, ustekabean harrapatzen gaituzte, horrelako jokabideak hain ohikoak izatea sinestezina balitz bezala. Iraganeko kontuak direla iruditzen zaigu akaso. Susmoaz harago, datuek erakusten dute erasoen gorakada errealitatea dela. Zifra beltza handia bada ere, asko dira salatu gabe geratzen diren portaerak: normalizatzen direlako, beldurra dela eta, sistemarekiko mesfidantzagatik... Beraz, antzemate hobea baino zerbait gehiago gertatzen ari dela dirudi.

Eraso horien eragina ez da bakarrik biktimen gainekoa, mehatxua kolektibo osoarentzat baita. Beldurra sortzea dute helburu eta, praktikan, eskubideak mugatzen dituzte, egunerokotasunean ere eraginez; esaterako, zenbait maitasun keinu mugatzera behartuz edo janzteko era kontrolatuz. Arrazoiak sakon bilatu behar badira ere, argi dago ultraeskuinak abiatu duen diskurtso homofoboen normalizazioak erasoak ahalbidetu eta, nolabait, pizten dituela.

LGTBIfobiaren diskurtsoak dakarren hitzezko indarkeria kolektibo guztiarekiko iraina da, baina baita metatu egiten den erasoa ere. Bizi dugun gizarte heteropatriarkalean, LGTBI kolektiboaren aintzatespena ukatua dago, hortaz, eraso berri bakoitza egoera horren beste sedimentu geruza bat da. Horregatik, gorrotoa eragin nahi duten diskurtsoen efektua historikoki jasandako aitortza eza indartzea da eta, bide batez, kolektiboari gogoraraztea zein den «bere lekua» errealitate heteronormatiboan. Diskurtso horiek sortzen duten kaltea ez da, beraz, ezerezean eraikitzen, aurrekari luze eta sakona dute. Hala, testuinguru horretan helarazten diren mezu iraingarriek sinesgarritasuna lortzeko aukera dute. Aitzitik, mezu horiek ez lukete sinesgarritasun bera lortuko iraganean umiliazio, jazarpen eta indarkeria jasan ez duen beste edozein kolektiboaren aurka joanez gero. Sinesgarritasun hori da mehatxuei seriotasuna ematen diena; finean, gorrotoaren diskurtsoak diskriminazioaren bozgorailu gisa jokatzen du.nahi duten diskurtsoen efektua LGTBI kolektiboak historikoki jasandako aitortza eza indartzea da eta, bide batez, kolektiboari «bere lekua» zein den gogoraraztea.

Recherche