Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Arantzazutarra!

Oraingo honetan Arratiako eskualdera gerturatu naiz, Arantzazu herria ezagutzera.
Bertan, Miren-ekin kafetxo bat hartu eta Serafin-en baserrira gerturatu ondoren, bertan ikustekoak diren toki esanguratsuenetara hurbildu naiz.

Arantzazutarrak oso alaiak eta kantuzaleak direlaren ondorioa atera dut, momentuoro kantu batekin alaitzen baininduten!

Gustora ikustekoa den herria da Arantzazu: bertako presa, eliza, errota,...

Gainera, toki politak izateaz gain, hainbat txutxumutxuen berri izan dut. Zuk ere hauen berri izan nahi? Adi bideoari eta jakin ezazu nolakoa zen arantzazutarren ligatzeko modua eta abadearen sekretua.

Mila esker Miren Atutxa, Serafin Rekagorri eta Artzai Larrinagari.

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez