Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Asteasuarra!

Asko kostata, baina azkenik aurkitu genuen kamara aurrean hitz egin nahi zuen asteasuarra.

Eugenio Usabiaga Larrarte. Beti baserrian bizi izandakoa eta orain dela urte gutxi batzuk kalera jaitsia, bere etxean hartu gintuen garaiko eskolako kontuak, jaiak, apaizaren kontuak etabar kontatzeko prest.

Asteasu, herri benetan euskalduna. Gaur egun ere, umeek bertako euskaraz eta "hikan" hitz egiten dute euren artean.

Urtean hiru egunetan kanpai handia jotzen dute. Zeintzuk dira egun horiek?

Eta ba al dakizue zein den asteasuar famatuena? Bernardo Atxaga! Bere amak gure elkarrizketatuari klaseak ematen zizkion.

Kostata ateratako elkarrizketa baina benetan interesgarria.

Mila esker Eugenio eta Asteasuko Udalari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez