Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Astiartarra!

Irribarre batez hartu ninduen Jose Angel Landak “Munttogorri” baserrian, ezkondu zenetik bere etxea izan den baserria.

Aieten jaio, Belgikan bizpahiru urte pasa eta Astigarragara bueltatu zen aiton euskaldun honek bere bizitzaren pasarte asko eta Astigarragako antzinako kontuak kontatu zizkidan:
 

 
Euskeraz hitz egiteagatik atxilotua egon zela, Astigarragako sagardoaren sekretua, emaztegaia autobusean kobratzaile bezela lan egiten zegoela ezagutu zuela, zer nolako musikarekin dantzatzen zuten, txikitako bihurrikeriak… eta gauza asko gehiago kontatu zizkidan. Oso ondo pasa nuen berarekin hizketan, barre egiten eta gauza pila ikasten.
 
Mila esker, bihotzez, Jose Angel!
Baina nire Astigarragako bisita ez da hemen bukatzen, beste Astiartar hirurekin egon nintzen herriaz ikasten eta egun batzutan
 igoko dut haien elkarrizketa.