Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Azpeitiarra!

Herri oso euskalduna eta parrandazalea, komentu asko dituen herria eta herri erlijiosoa ere bai; azkoitiarrak baino parrandazaleagoak direla diote gure elkarrizketatuek, Iñaki Alberdi, Begoña Eizagirre eta Pedro Mendozak, behintzat.
Nahiz eta antzina liskar gogorrak eduki Azpeitia eta Azkoitiaren artean, euren adineko askok elkarrekin ezkondu dira.

Turismo pixka bat hartzen duen herria da Azpeitia, beharbada San Ignazioren basilikari eta tren museoari esker.

Baina zeintzuk dira Azpeitian bai ala bai ikusi behar ditugun eraikinak? Eta zergatik ospatzen dute San Sebastianetan danborrada? Eta zer da Inauterietako txikiteo elegantea?

Iñaki, Begoña eta Pedrok Azpeitia pixkat gehiago ezaguten lagundu zidaten.

Mila esker hiruei eta Azpeitiko "Baigera" Jubilatuen Egoitzari!