Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Berastegiarra!

Damianak Berastegiko bizimodua kontatzeko prest hartu ninduen bere etxean.

Eskolatik irten eta etxeko lanak nola egiten zituzten kontatu zidan, ia jolasteko denborarik eduki gabe. Garaian eskola udaletxearen bi gelatan zuten, bata neskentzat, bestea mutilentzat.

Asteburuetan Damianaren osabak soinua jotzen zuen, baina sueltoan dantzatu behar zuten, dantzan ibili ezkero hurrengo egunean apaizak ez baitzien jaunartzerik ematen.

Garaian nekazaritzan ibiltzen ziren berastegiar gehienak, gaur egun inguruko herrietan dauden fabriketara joan behar dute lan bila.

Dirurik ez zegoenean, zerekin ordaintzen zuten? Eta zeinek esaten zuen: "Berastegi el pueblo sano"?

Mila esker Damiana Urreta Izagirre, Maitane Zubillaga Mendibe eta Ana Otermin.

Ni Euskalduna facebook-en

Ni Euskalduna-ren bidez