Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Bergararra!

Bergarara iritsi eta herria ezagutzeko bueltatxo bat ematera joan nintzen kamara eskuan nuela. Alde zaharreko etxe eta jauregiak liluratu ninduten. Gero Jubilatuen Etxea bilatzen hasi nintzen eta hara iristerakoan Emeterio Elcoro-Berecibar, Marcos Labaien, Lorentxo Laskuain, pedro Garitano, Donato Ibarguren eta Carlos Arrondo zain nituen euren herriko historia kontatzeko prest.

Ikuspuntu ezberdinak aurkitu nituen bost bergaratar hauen artean, adin eta auzo ezberdinetakoak baitziren.

 

Bergara ehungintzaren hiruburutzat hartua izan zen garai batean, baina azken urte hauetan enpresa asko itxi egin dira. Gaur egun lo-herri  bihurtzen ari dela uste dute gure elkarrizketatuek.

"Azul Bergara" mahoizko galtza, jakak... famatuak egin ziren garai batean eta inguruko herrietatik Bergarara joaten ziren erostera. "Bergarakua" "Infernokua" eta horrelako hitzak esaten duten modua inguruko herriek iseka egiteko arrazoia izan da. Baina humore onez beti! inguruko herriekiko erlazioa ona zela eta dela diote gure bergaratarrek.

Elkarrizketa bukatzerakoan Carlos Arrondo, jubilatuen etxearen presidenteak Bergaratik bueltatxo bat ematera lagundu ninduen bertako txoko interesagarriak erakutsiz.

Mila esker  Emeterio Elcoro-Berecibar, Marcos Labaien, Lorentxo Laskuain, pedro Garitano, Donato Ibarguren, Carlos Arrondo eta Bergarako Jubilatuen Etxeari.

http://nieuskalduna.metroo.es-ren bidez