Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Eulatearra!

Tere Mujikak 47 urte daramatza Eulaten nahiz eta Beasain, bere jaioterria, ez duen ahaztu.

Bere etxean hartu gintuen Eulatera joan zenetik gaur egun arte herriak jasan dituen aldaketak kontatzeko. Eta gauza ugari aldatu dira, bai!

Euskara kontuan adibidez, Eulatera joan zenean bere senarraren familia zen familia euskaldun bakarra, eta gaur egun pixkanaka badira gehiago izaten. Baina gaur egun ere umeek euskaraz ikasteko Agurainen dagoen ikastolara eraman behar dituzte, bertan ez baitago ikastolik.

Parranda kontuetan ere gauzak aldatu direla kontatu zigun. Garaiko eulatearrek parrandazaleagoak zirela gaur egungokoak baino, asteburuetako plan ezberdinak, etabar...

Mila esker Tere Mujika eta Ameskoako Udalari.

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez