Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Getariarra!

Uste nuen baino interesgarriagoa den herria aurkitu nuen Getariara joan nintzenean.

Agustin Herrero, Josu Susaeta eta Jose Saizarrekin elkarrizketa egin eta gauza asko kontatu zizkidaten. Ba al zenekite Gipuzkoa sortzeko egin zen lehenengo batzordea Getariako elizan egin zela? Honez aparte, oso eliza berezia dela azaldu zidaten. Zergatia jakin nahi?

Balenciagaren museoa jarri zutenetik herrian turismoa egiteko modua aldatu dela, Elkanoren lehorreratzearen antzezlana nolakoa den azaldu zidaten ere. Lau urtetik behin egiten den antzezlana da eta herria topetara betetze da. 2013. urteko abuztuaren 6an izango da hurrengoa. Hitzordu saihestezina!

Mila esker Agustin, Josu eta Jose!

http://nieuskalduna.metroo.es-ren bidez