Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Lekeitiarra!

Nahiz eta bide zantarrak eduki, Lekeitiora iristea lortu nuen eta han neuzkan, Rufina eta Nere Jubilatuen Etxearen atean nire zain.

Frankismoa lehenengo pertsonan bizi izan zuten lekeitiar hauek, aita urrun izan zuten, euren aitek ihes egin behar baitzuten.

Rufinak eskolan ez zuen besoa altxatezen "cara al sol" abesterakoan, guardia zibilarekiko erlazioa, antzarren inguruko eztabaidaz hitz egin eta iritzia eman, eta beste mila istorio kontatu zizkidaten.

Benetan maitemindu ninduen herri arrantzale eta euskalduna.

Mila esker Rufina Goenaga, Nere Garabila, Ikerne Anzola, Iñaki Murua eta Lekeitioko Zaharren Egoitzari.

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez