Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Lesakarra!

Lesakara iritsi nitzen egun euritsu batean, ala eta guztiz ere oso herri ederra dela ikusi nuen. Gainera Rafael Erreterreaga, Juan Irazoki Latasa, Manuel Igoa eta Daniel Ubidia ezagutu nituen, benetan lesakar jator-jatorrak.

Herri oso euskalduna aurkitu nuen. Garaiko eta egungo hizkuntza euskara da, bertako euskara.

Garaiko taberna eta denda batzuk gaur egun jarraitzen dute, adibidez "Kasino" taberna. Fama handia hartu duen taberna da Josefinak egiten duen patata tortillarengatik.

Juan de Albret, Nafarroako azken erregeak, pribilegio bat eman zion Lesakako herriari. Zein izan zen pribilegio hori?
Famatuak dira Lesakako San Ferminak, baina ba al zenekiten Lesakako patroia San Martin dela?

Zeintzuk dira Lesakan aurkitu ditzakegun gauzarik famatuenetarikoak? Ezpatadantza dudarik gabe eta zakozarrak ere bai; baina zein erlazioa du Olentzerok Lesakako herriarekiko?
Mila esker Rafael, Juan, Manuel, Daniel eta Pedro!