Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Sanpedrotarra!

San Pedron Carmen Arrieta eta MªRemedios Gaztelumendirekin egon nintzen.

MªRemedios Gaztelumendik azukrea eramaten zuen eskolara. Zergatik?

Biek kontatu zizkidaten eskolako eta frankismo garaiko istoritxoak. Carmen Arrieta sanjuandar batekin ezkondu zen eta estropadak zirenean gertatzen zena kontatu zidan ere.

Bi sanpedrotar hauek gauza asko bizi izan dituzte bai San Pedron eta bai inguruko herrietako festetara joaten zirenean ere.

Garaiko erlijioaren garrantzia azaldu zidaten, arrantzale guztiak puntetan zegoen Santo Kristora iristerakoan aitaren egin eta arrantza on bat eskatzen zuten, eta itsaontzian sartu baino lehen denak mezara joaten ziren. Gau egun ez diote garrantzirik ematen erlijioari.

Zer da “Falcon Crest”? Eta zein da sanpedrotar famatuena?

Mila esker Carmen Arrieta, MªRemedios Gaztelumendi eta Pasaiako Udala.

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez