Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Santurtziarra!

Ezkerraldeko herria dugu Santurtzi!

Itsasoarekin harreman estua duen herri honetan, jaiak ez ziren behar bezala ospatzen eta bertako herritarrak, urteetan zehar eztabaida handia izan zuten herrira jotzen zuten ondo pasatzera, Portugaletera. Ondo pasatzera eta “Guerra de los botones” gauzatzera. Ez dakizuela zeri deritzon “Guerra de los botones”?

Herri honetan altu hitz egiteko joera dago, kostaldeko herri guztietan bezala. Dena den, Bermeon eta Santurtzin altu hitz egiteko joera hori garatuago dagoela aitortzen digu gure elkarrizketatuak.

Gainera, bertako sardinak munduko onenak direlaren berri izan dugu, eta ez hori bakarrik! Santurtzin sardina prestaketan fama handia izan duten bi pertsonaiei buruz hitz egiten digu Fernandok: Mandanga eta Currito.

Hizkuntza aldetik, euskara ez jorratzearen arrazoiak aurkeztu eta azkenaldian hizkuntzak jasan duen mintza garapenari buruzko datu interesgarriak ematen dizkigu.

Herria benetan polita da, eta herritar jatorrak aurkituko dituzue Santurtzin. Baina, kontuz! Ezizen zaleak dira! Behin gerturatu ezkero eta bertakoekin konfiantza hartu ezkero, hor konpon jartzen dizuten ezizenarekin...

Eskerrik asko Fernando Arriola eta Santurtziko Udalari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez