Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Uztariztarra!

Gure lehen elkarrizketa Ipar Euskal Herrian, Uztaritzen.

Han Michel Sarratia, Battit Ameztoi eta Marie-Christine Dangene Ameztoi bere etxean hartu ninduten euren herriari buruz hitz egiteko. 
Elkarrizketa guztietan bezala dendak, tabernak, festak eta Uztaritzeko garaiko eta gaur egungo desberdintzasunez hitz egin genuen, baina Iparraldeko eta Hegoaldeko esberdintasunei buruz ere bai.

Hegoaldeko euskaldunak Uztaritzera alde egin zuten frankismo garaian, eta II.Gerra Mundialean alemanekin izandakoak ere kontatu zizkidaten. Benetan interesgarria.

Nolakoa da euskalraren egoera Uztaritzen? Zer dira "kaskarotak" eta "Kapito Harri"? Guzti hau eta gauza gehiago kontatzen dizkigute gure hiru uztariztarrek bideoan.

Eta nolakoak dira uztariztarrak? Ez dute bideoan esaten baina nire ustez eskuzabalak, euskaldun petoak eta alaiak direla esango nuke. Eta Marie-Christinek dion bezala: "Uztaritzeko historia biziki aberatsa da".

Mila eskeri Michel, Battit, Marie-Chistine eta Ander.

 

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez