ttiklik blog naiz

0-5 urte-años. 'Hiperaktibitatea'?-¿'Hiperactividad'?

 

 

La mal llamada “HIPERACTIVIDAD”, existe, no es una moda ni un deseo de los padres por tener un “hijo perfecto”.

Se trata de un trastorno de origen neurobiológico y carácter hereditario y cuya definición médica es “Trastorno de Déficit de Atención con Hiperactividad” TDAH con 3 subtipos:

  • predominio de déficit de atención,
  • predominio de hiperactividad y 
  • combinado.

El objetivo de estas líneas es dar unas pequeñas pautas para la búsqueda de un diagnóstico temprano y para un inicio en el tratamiento del trastorno por déficit de atención CON/SIN hiperactividad.

..::Más Información::..


HIPERAKTIBITATE” bezala gaizki erabiltzen dena, badago, ez da moda bat edo “seme edo alaba perfektu” bat izateko gurasoen nahia.

Jatorri neurobiologikoa du eta herentziazko nahasmendu bat da, eta osasun arloko definizioa “arreta gabeziaren hiperaktibitate nahasmendua

AGHN da eta hiru azpiatal bereizten dira bertan:

  • Arreta gabezia nagusitzea,
  • hiperaktibitatea nagusitzea eta 
  • bien nahasketa.

Lerro hauen helburua diagnostiko goiztiarra egiteko zenbait urrats azaltzea da eta arreta gabeziaren hiperaktibitate nahasmendua DUEN/EZ DUEN begiratzea eta tratamendurako azalpenak ematea.

Oinarrizko sintomak honakoak dira:

Arreta gabezia:

– Arreta edo kontzentrazioa mantentzeko zailtasunak.

– Entzuten ez duela ematen du.

– Ez dio esandakoari jaramonik egiten.

– Ez ditu ekintzak bukatzen.

– Lanak antolatzeko zailtasunak.

– Lanak bukatzeko zailtasunak.

– Objektuak galtzen dituzte.

– Buru-lana saihesten dute.

– Eguneroko ekintzetan eta ikasketetan hanka-sartzeak.

Hiperaktibitatea:

– Bere eserlekuan ez da geldirik egoten.

– Bere eserlekua uzten du.

– Egokiak ez diren egoeretan korrika edo salto egiten dute.

– Ekintza lasaietan aritzeko zailtasunak.

– Beti mugitzen ari dira.

– Ekintzaz aldatzeko beharra etengabe.

– Gehiegi hitz egiten dute.

– Istripuak izateko arrisku handiagoa izaten dute.

Oldarkortasuna:

– Pentsatu baino lehen jokatzen dute.

– Erantzun azkarra ematen dute.

– Txanda gordetzeko zailtasunak.

– Ekintzak edo elkarrizketak oztopatzen dituzte.

– Beraien ekintzen ondorioak neurtzeko zailtasunak.

Sintoma zerrenda hau irakurtzean, ohikoa da guraso batek baino gehiagok bere semealaba argi eta garbi multzo horren barruan identifikatzea, baina beste guraso batzuek síntoma batzuk ikusiko dituzte beraien seme-alabengan, baina beste batzuk ez eta bere buruari honakoa galdetuko diote: Beharbada, hau da nire seme edo alabari gertatzen zaiona?

Nire erantzuna argia da: “ez egon zalantzan eta profesionalengana jo” (neurologoa, psikiatra), ebaluazioa egin dezala eta zure seme-alabak AGHN duen baieztatu edo ezeztatu dezala.

“Hoberena” diagnostiko goiztiarra da (5/6 urterekin), osasun-tratamendu bat eta gurasoek seme-alabaren heldu arora iritsi arteko prozesuan sor daitezkeen egoerei aurre egiteko ikasketa prozesua da. Baina kasu guztietan ezin da diagnostiko goiztiarrik egin.

■ Zeri erreparatu behar diogu gurasook?

Egunerokoan alarma egoera sorrarazten duten egoerak ikusi ditzakegu, adibidez:

Etxean:

“gauzak mila aldiz errepikatu behar zaizkio”,

“etxeko lanak egiten 3 ordu igarotzen ditu”,

“agenda ahazten zaio edo bestela liburua edo bestela...”,

“ezin du eserita egon bazkaltzen dugun bitartean”,

“edozein zailtasunen aurrean blokeatu egiten da”,

“ez daki nondik hasi etxeko lanekin hastean”…

Ikastetxean:

“beti beste zerbaitekin ari da”,

“bere ikaskideei enbarazu egiten die”,

“azalpenak eteten ditu”,

“esertzen azkena da”,

“ariketak bukatzen azkena izaten da”,

“azkarra da baina…”…

■ Sendagilarengana goazen lehenengo aldia da eta zer diagnostikatu diote?

Profesionalak, jakina, osasun tratamendu bat prestatzen du, AGHN zer den eta egoerak nola bideratu behar diren azaltzeko jarraibideak.

Baina egunerokoan…

Arazoak sortzen dituzten umeak direla argi izan behar dugu, zailagoa dela hauek bideratzea, baina batez ere tratamendua egokirik gabe, sustantziak hartzeko, istripuak izateko arrisku handiagoa dutela argi izan behar dugu.

Ondorioak ez dituzte kontuan izaten, beraz, beraientzat garrantzitsuena “orain eta hemen” da.

Ez dago errezeta magikorik, baina gurasoei egoerak bideratzen laguntzeko zenbait aholku emango dizkiegu:

■ Nola entzungo didate?

Ezinbestekoa da haiek gu begietara begiratzea eta biak espazio berean egotea (sukaldetik oihu egiteak ez du ezertarakjo balio: afaltzera!).

Aginduek zehatzak izan behar dute (ez azalpen handiegirik eman...umeak deskonektatu egingo du segituan)

Ulertu duten galdetu, agindutakoa egingo dutela ziurtatzeko.

■ Batzuetan kontrola galtzen du eta asko haserretzen da

Ahalik eta “lasaien” azaldu. Horrelako egoeretan normalean heldua ere bere onetik ateratzen da, nola eskatuko diot lasaitzeko eta ez oihukatzeko... ni ere oihukatzen ari banaiz?

Lasaitzeko toki bat bilatu.

Erlaxatu arte han egon beharko du.

Itzultzean gertatu denaz hitz egin. KRITIKARIK GABE. EZ SARTU BERE JOKOAN.

■ Ez dit egiten duen ezer kontatzen.

– Galderak saihestea, zer moduz? Ondo, ziur?....

– Une bat bilatu denek eguna nola joan den azalduko dutena. Batzuetan, gurasoek beraien kontuak azaltzen badituzte eta eredu gisa jokatzen badute umeak ere animatu eta beraiek ere kontatu egiten dute.

– Beraien arazoak uletu. Zerbait kontatzen dutenean entzun eta ulertu egin behar zaie. Honelako komentarioak saihestu: Hori txorakeria da!, zuk zerbait egingo zenuen, ziur!

Normalean, beraien arazoren baten aurrean, beraiekin eztabaidatzen aritzen gara, beraz, zergatik hitz egingo digute zerbaitetaz....Errieta izateko....

Nahasmendua dela argi izan behar dugu:

Nerabezaroan kasuen %50-80 irauten duela.

Heldu aroan kasuen %30-50ean irauten duela (Biederman, Faraone, Plizka)

– AGHN duen umea edo nerabea ez da gaiztoa, ezta gaizki hezia ere, normaltasunez jokatzeko trabak jartzen dizkion NAHASMENDUA da.

– Ez da nahikoa esatea: “AGHN du”, “oso bide luzea da”, epe luzerako tratamendua behar da, alde batetik osasun mailan tratatzen dena eta bestetik kaltetuari, familiari eta irakaslei mahasmenduaren jokaerak bideratzen irakatsi behar zaie.

– Ez badugu ezer egiten, istripuetarako, ikasketen porroterako, droga kontsumorako arriskua… nerabe “normal” batekin alderatuz

 

MAITE URKIZU
Licenciada en Psicopedagodía por la Universidad de Deusto
Consultora especialista en conducta de niños y adolescentes
Coordinadora de profesionales de ADAHIGI

Seme-alabak aldizkaria

9. alea / 9º número
2010eko Martxoa / Marzo 2010
L.G.: SS-1023/07

 

 

Sintomak

ARRETA FALTA HIPERAKTIBITATEA INPULTSIBITATEA
Eguneroko bizimodurako behar-beharrezkoak diren gauzak ahaztu egiten zaizkio (berokia, edo eskolako agenda, batzuk aipatzearren). Etengabeko mugimendua: oinak mugitzen ditu, gauza txikiekin jolasean ari da, hatz-muturrekin kolpetxoak ematen ditu behin et aberriz mahai gainean. Pentsatu aurretik egin du, edo esan du.
“Arrankatzea” kosta egiten zaio. Erraz distraitzen denez, eguneroko lanak egiten hastea kostatzen zaio: janztea, hortz-haginak garbitzea, etxeko lanak egitea. Eserita mantentzeko zailtasunak dauzka. Gaizki esertzen da, postura sarri aldatzen du, eserita egon behar lukeenean jaiki egiten da. Ez dauka batere pazientziarik. Ez daki itxoiten, lasai egoten.
Bere lanetan ordena pixka bat jartzeko zailtasun handiak ditu. Jolasen artean, nahiago ditu jarduera mugituak lasaiak baino. Besteen solasaldiak eten egiten ditu, ezer gutxi esateko.
Kosta egitez zaio lan batzuk amaitzea, aspergarri edo errepikakorrak iruditzen zaizkionak batez ere. Egun osoa hizketan edo kantuan ari da, etengabeko kalakan.  
Hitz egiten zaionean, ez du entzuten. Aginduak obeditzea edo azalpenei kasu egitea asko kostatzen zaio. Leku batetik bestera dabilk, korrika edo saltoka, inolako beharrik gabe.  
Akats asko despiste hutsagatik izaten dira. Eskolako hanka-sartzeak, sarritan, xehetasunei edo azalpenei arreta ez jartzeagatik gertatzen dira, ez lana egiten ez dakielako.    
Zaila, ia ezinezkoa, gertatzen zaio bi gauza aldi berean egitea (esaterako idatzi eta irakaslearen azalpena entzun).    
Albo batera uzten ditu ataza edo lan zailak, esfortzua eta kontzentrazioa eskatzen dutenak.