ttiklik blog naiz

5 egun gurasoei gutuna idazteko

"Gaur, azaroak 5, gure aitaren urtebetetze eguna izango zen. 71 urte beteko zituen. Duela 20 urte auto-istripuz joan bazen ere, berari idatzi dizkiodan gutunek bere presentzia gehiago sentitzera naramate, nire barruan bizirik mantentzen dute". Itxaro Mendizabal Amundarain

gurasoei gutuna

Azaroaren 10 arte duzu GURASOEI esan nahi diezun hori idazteko.

Animatu, atera barruan duzuna. Gurasoei idatzi, esan nahi diezun hori paperean jarri. Barruak eskertuko dizu.

Eskolan, etxean, lantokian, animatu denak gurasoei idaztera. Lanketa zoragarria, gogorra, betegarria... da, gure barrurako ondorio ezinhobeak dituena.

Nola, noiz, non ez dakizula?

HEMEN OINARRIAK: https://gurasoeigutuna.eus/oinarriak/

HEMEN JATORRIA: https://gurasoeigutuna.eus

HEMEN LIBURUA: https://gurasoeigutuna.eus/liburua-medioetan/

HEMEN GURE ESKER ONA: mila mila esker!

ttiklik taldea

GURASOEI GUTUNA ekimena, auto-istripuz galdu genituen gurasoei idazteko aitzakia moduan sortu zen 2013. urtean. Urte horretan, gure gurasoek istripua izan zuteneko 15. urteurrenean, omenaldi bat egiteko asmotan jarri genuen martxan idazlan lehiaketa hau. Hitz batean esanda, gurasoei esan nahi dizkiegun hitzak gutun laburren bidez adierazteko aukera da GURASOEI GUTUNA ekimena. Juanita Amundarain Otegi eta Juan Miren Mendizabal Benito. Zuentzat eta zuengatik. Gure gurasoengandik hasi eta besteen gurasoenganaino.

Itxaro Mendizabal Amundarain - ttiklik elkargunea