- Ez saboteatu ez eta blokeatu zure haurrek beste gurasoarekin dituen bisitak.
- Inoiz ez erabili umeak espia edo mezulari moduan: zure bikote ohiaren bizitzaz jakin nahi baduzu, detektibe bat kontratatu; mezu bat bidali nahi badiozu 'buatxap'a erabili.
- Ez esan inoiz umeari: "jasanezina zara, zure ama/aitaren berdina" edo horrelako gauzarik.
- Haurra badoanean triste edo deprimituta sentitzen bazara, ez eragin umea triste edo errudun sentitzea. Zu zara zure haurraren zoriontasunaren arduraduna, ez alderantziz.
- Kulpa sentimendua ez bihurtu inoiz opari edo arau hausteetan. Zuk ez baduzu ere haurraren zaintza, ez bihurtu zure etxea Disneylandian. Gainera luzera hau ez da ona, haurrek sendoena eta egonkorrena den gurasoarengana joko d, segurtasuna da eta behar duena.
- Zure haserre, amorru, frustrazio eta tristura sentimenduak bideratzeko bide egokiak aukeratu. Beste gurasoarekiko errespetua mantendu, zure haurrak ez du aukera bat egin behar, zuen arazoetatik kanpo utzi behar duzue. Ez duzu zure seme-alaben onerako bakarrik egiten, zuretzako ere ona da: biharko egunean ez duzu zure etxean nerabe gatazkari bat izan nahiko eta zatituta eta erdituta dagoen haur bat horrelakoa bihurtuko da.
- Azkenik: Zure seme-alabei argi utzi beti ez dutela zuen bikote harremana puskatzean inongo zerikusirik. Ez dute kulparik eta ez dira inolaz ere arbitro edo bitarteko izan behar.
Iturria: Lucía Etxebarria