Juan Revenga 2013ko urtarrilak 17
Artikulu osoa (gazteleraz): ¿Come de todo? No te preocupes, ya cambiará
Gaur dakarkizuegun artikuluaren idazleak kontatzen duenez, egun batean, 2008an, Carlos González pediatra ezagutzeko aukera izan zuen. Egun horretan bere liburuetako bat sinatzeko aprobetxatu zuen(“Mi niño no me come“). Haurrak baditugu, liburu hau benetan baliagarria dela dio idazleak. Hau, eta Carlos Gonzalezen edozeinetako bat gomendatzen digu, batez ere bere eskuetara iritsi den azkena: “Entre tu pediatra y tú“.
Pediatra ospetsu honekin izan zuen elkarrizketan 2 alaba zituela komentatu zion idazleak, Adriana, 4 urtekoa eta Carolina, oraindik hilabete ez zeukana. Bera eta bere emaztea oso lasai zeudela aipatu zion, zaharrenak "denetik jaten digulako". Bere erantzunak, erabat harrituta utzi zuen: "Lasai, aldatuko da", edo behintzat aukera asko ditu horretarako...Benetan arrazoia zuen. Urteak pasa ahala (orain 8 urte dauzka), janariak errefusatzen hasi zen, benetan gustuko zituen janariak.
Normalean, gure haurren mahaiko gustu eta nahiak gurasoentzako nahasgarri suertatzen dira. Arrazoiak asko dira: beraientzako ona dela pentsatzen duguna "etzaio gustatzen", edo ez dute probatu ere egin nahi (zeinek ez du noizbait esan "baina nola dakizu etzaizula gustatzen ez baduzu probatu ere egin?"), edo batzuetan aldatu egiten dira, atzo "gustuko zutena" eta jaten zutena, gaur ez dute nahi edo etzaie gustatzen. Alderantziz ere gerta daiteke, aurretik gustatzen ez zitzaiena, orain nahi dute; kasu hauetan kezka ordez poztasuna izaten da etzean ("lortu dugu jatea!").
Giltza, idazlearen kasuan behintzat, daukana baino garrantzia gehiago ez ematea da. Orain etzaiola zerbait gustatzen eta lehen bai? Ba lasai, ezazu jan. Honela, presiorik gabe, saririk gabe, zigorrik gabe...aurrera!. Denbora pasa ahala gure seme-alabak erabakiko du berriro aurretik jaten zituen jakiak jango dituen edo ez...
Esandakoa, ume txikiak badituzu, ez nahigabetu jaten dutenarekin edo jaten ez dutenarekin. Beraiekin jaten saiatu. Zure jatorduak beraientzako eredugarri izan daitezela. Ondo jaten duela (zure iritziaren arabera), ba primeran...eta bestela baita ere ba...primeran!. Presiorik gabe, saririk gabe eta zigorrik gabe. Haur osasuntsu batek zer jan behar duen esateko hoberena...haur hori bera da. Bere gosea da gida. Zure lana jaki osasuntsuak eskaintzea izango da, kantitateetan bera izan dadila agintzen duena.
Haurren behar afektiboak. Haurren aurreneko garaietako elikadura.
Balioa: 15€ pertsonako, abenduak 1 arteko promozioa izango da, ondoren 20€.
20 plaza zozketan abenduak 1 aurretik sarrera lortuz gero!
Plaza mugatuak
Haurtzaindegi zerbitzua izango da. Aurretik eskatzea eskertzen dugu.
Hitzaldian parte hartu nahi? Bete formularioa eta jarraitu emango dizkizugun argibideak. Sarrera posta elektronikoz jasoko duzu.
http://www.ttiklik.com/elkargunea