Azaroak 9n KIMUTXen aurkezpen ekitaldia egingo da TtiKLiK!ELKARGUNEAn. Ez dakit Kimutx proiektua ezagutzen duzun…
“Etxe giroan hasitako proiektua da, auzolanean hazi eta herri giroan osatu dena. Parte hartu dugun bakoitzak dakiguna eginez osotasuna elikatu dugu etengabeko ikaskuntza prozesuan zeinean haurrak izan diren ikasteko, jolasteko eta gidatzeko giltza.
Proiektu xume honetan parte hartu dugunon helburu pertsonala, bizi garen herria begirunez harturik, eta ondare kulturalaren taupadetan oinarrituz, haurren lehen urratsetako batzuen koloreztatze prozesu horretan bidelagun izatea. Asmoa ez da haurra kulturan txertatzea, baizik eta kultura senti dezan, gure gertutasuna senti dezala, inguruan duena maitatuz bestelako kulturak balioesteko aukera aberatsagoa sortuz.
Eta orain gure ekarpen guztiak modu aske batean zuekin partekatu nahi ditugu, amatxi, aitite, guraso, osaba-izebek egiten zuten eta egiten duten moduan, ahozkotasuna eta gertutasuna mimatuz.”
Irabazi asmorik gabeko proiektu batda, auzolanean eginda eta web bidez creative commons lizentziapean banatzen dutena.
Hemen txostena…kimutx.eu
Hau dena zertarako bidaltzen dizudan galdetuko didazu….
Ikasturte berriari hasiera emateko TTiKLiK!ELKARGUNEAn aurkezpen politta egingo dute, ipuin, antzerki, kanta etab. bidez. (DOHAINIK)
Hau da bidali duten mezua:
“Azaroak 9 arratsaldeko 17etan @Kimutx proiektuko kideek sortutako aurkezpena @Ttiklik elkarguneko egoitzan gozatzeko aukera egongo da. http://ow.ly/qeogx
Ikasturte berriari ekin diogu guk ere, eta agerian geldirik gaudela ematen badu ere, lan eta lan ari gara Kimutx Kultur Elkarterako gauza eta emanaldi berriak lotzen. Laster kontatuko dizkizuegu guztiak...
Baina gaur, Beasainen egingo dugun emanaldira etortzeko gonbitea luzatzera gatoz. Ipuina, musika, kantak eta umore ona uztartu eta gure laguntxoak Beasain eta inguruko sorgin, iratxo eta jentilei ezagutaraziko dizkiegu.
Bazatoz?!!
Eguna: Azaroaren 9an
Ordua: 17:00
Tokia: Ttiklik Elkargunea
Hebidea: Zelaeta Berri Plaza 3, Beasain (Gipuzkoa)"
Beraz badakizu, zure haurrak eta zu ongi etorriak izango zarete gure TTiKLiK! ELKAGUNEAN :o)