Zesarea kirurgia handiko ebakuntza da, erditzeak blokeatuta edo ama edo umearen bizitza arriskuan dagoenean bizitzak salbatzera bideratua.
Gaur egun tamalez, zesarea asko erabiltzen da gure haurrak mundura ekartzerakoan.
Emakume askok beraien haurdunaldia erditze unea ilusioz itxaroten pasatzen dute, "beraien bizitzetako egunik zoriontsuena"; beraien barruan dakarten haurra eta hasiera-hasieratik maite duten hura ezagutzeko eguna.
Egia da haurdunaldi hauetako batzuk beharrezko zesarea izaten bukatuko dutela.
Baina errealitatean, beste erditze asko beharrezkoak ez diren zesareatan bukatuko dute.
Zure haurdunaldian erditzerako aukerez informatu zinen emakumea bazara, zure haurraren erditzea planifikatu bazenu eta azkenik zesarea bati aurre egin behar izan badiozu, zure amatasunaz libreki gozatzen uzten ez dizuten hainbat sentimendu izan ditzakezu:
- Lapurtutako erditze batengatik tristura
- Bizi ez duzun jaiotze batengatik tristura
- Zure haurraren aurreneko orduak galdu dituzunaren sentsazioa
- Egin zizutenagatik amorrua
- Amorrua, zure egoera defendatu eta erreakzionatu ez zenuelako
- Zure bikoteak erreakzionatu eta zu defenditzen jakin ez zuelako
- ...
Gainera:
- Zure haurrarekin atxikitzeko arazoak dituzu, honek kulpa sentimendua sortarazten dizu eta beste mila emozio atera.
- Edoskitze-arazoak dauzkazu.
- Zure familiak zure etxean, zure bizitzan eta zure amatasunean "agindu" nahi du.
- ...
Hau dena normala da, erditze-ondorengo ezaugarrietako bat da eta.
Ez baduzu honelako sentimendurik (ez denak, baina baten bat behintzat) agian zure arazoa handiagoa da: zure emozioek blokeatuta daude, aurreratzen uztan ez dizun harriz betetako motxila bat bezala.
Kurtso honetan zure motxila honekin lagunduko dizugu. Agian duela urte asko hasi zinen betetzen, zure haurtzaroan posibleki, zure sentimendu eta emozioak gordetzen hasi zinenean.
Une hau zure emozioekin lan egiteko hoberena izan daiteke, ez-erditzearen mina, zure blokeoa...
Bizitzea posible duzun bizi hoberena oparitu zure buruari.
Zenbat balio du zuren ongizate emozionalak? Eta zure umearenak?
Agur bat,
Mónica Álvarez