Kirolaren inguruan aritu gara aste honetan. Ohitura osasungarria da ariketa fisikoa egiteko eta hamaika modu daude gure gorputza mugitzen hasteko. "Pilulak" atalean lasterketa interesgarri baten berri izan dugu. "Korrikaña" du izena eta izenak berak irdadokitzen duen moduan korrika eta zurruta uztartzen ditu. Arroa behean ospatuko da froga hau urriaren 27an. Herriaren inguruan 5 bira eman beharko dira (guztira 4,5Km) eta bira bakoitzaren amaieran kañoi bat edan beharko da. Izena ematea egunean bertan egin beharko da. Ekintza hau "Txikitasunian haundi" lelopean ospatuko duten jaiaren baitan kokatzen da. Egun horretan bestelako ekintzak izango dira Arroa behean, beraz giro paregabean ospatuko da "korrikaña" (info+).
Zelanda berritik etorri zaigu "Bonbetak" atalean aipatu dugun berri xelebrea. Coca cola-k martxan jarri duen publizitate kanpaina batek ikamika sortu du. Maoriera eta ingelesa nahastu dituzte baino lortu duten emaitza ez da izan espero zutena. Zer gertatu den jakiteko entzun "Bonbetak" atala.
Gauza berriak probatu behar dira eta gaur Oinatz eta biok kirol esatariaren paperan sartu gara. Galiziako futbol federazioak hartutako erabaki baten inguruan aritu gara. Hemendik aurrera haurren kategorien emaitzetan ez dute gol kopurua publikatuko. 1 X 2 sistema aplikatuz emango dute partiden emaitzaren berri. "L'equip petit" dokumentalarekin gogoratu gara. Merezi du laburmetrai hau ikusteak.