Aste honetan mikro-tarte berri bat izan dugu Txiribogan. "Pilulak" tartean hobeto bizitzeko aholkuak emango ditugu. Osasunarekin (ez futbol taldearekin) harremana duten kontuak izango ditugu tarte honetan. Baino adi! "Pilulak" tartean esaten ditugunak aholku hutsak dira! zalantza izan ezkero jo ezazue benetazko mediku batengana (eta gogoratu automedikazioa ez dela ideia on bat)
Azken asteetan bereziki nekatuta sentitu bazarete zuentzat adi honeri. Gaztezulon irakurri dugun artikulu bat izan dugu aipagai gaurko tartean. Bertan udaberriko asteniatik babesteko lau gomendio komentatu ditugu. Eta bizitza osasungarriago baten bidean, igogailua alde batera utzi eta eskailerak erabiltzen hasteko "No elevators day" ekimena ezagutu dugu. Sustatun izan genuen honen berri eta guk ere bat egingo dugu ekimen honekin (baino hurrengo urtean).
Astero bezala polemika txikiek tokia izan dute gure Txiribogan. "Bonbetak" tartean Tele5 kateko "Pasapalabra" saioan gertatutakoa aipatu dugu. Soka luzea ekarri du gure hizkuntza izendatzeko gaztelaniak erabiltzen duen moduak.
"Zintzur bustitzean" serieen inguruan aritu gara. Inoiz baten bat jarraitu baduzue ongi jakingo duzue amaitzerakoan zer nolako hutsunea uzten duten gure barnean. Aste honetan amaitu berri den "Cifuentes" kulebroiari engantxatua egon bazara ez ezazu galdu Aiora youturberrak bere azken bideoan proposatzen diguna.Trama honek denetik dauka, ustelkeria, misterioa eta angulak.
Eta pozik amaitzeko "Fenomeno" tartean ekologiarekin loturiko berri polit bat aipatu dugu. Plastikoaren xahubideari aurre egiteko jangarriak diren lastotxoak (pajitak) asmatu ditu Kataluniako enpresa batek. Hondakinak birziklatzea baino eraginkorragoa delako hauek ez sortzea... fenomeno!