Yasmine Khris Maansri
Yasmine Khris Maansri
Itzultzailea

Poltsikoan kabitzen dena

Tote bag-a gure armairuko klasiko bat bilakatu da. Mila bertsiotan deklinatua izan da eta zu ere pixka bat aspertzen hasi zara. Unibertsitatean opari, oporretan erosi edo lagunak zure urtebetetzerako pertsonalizatu egin zuena. Aurrekoan neska batek bat zeraman, beix klasikoa: «J’<3 le livre de poche», euskaratua: «Nik <3 (maite dut) poltsikoko liburua». Ahaztuta nire beste 10.000 poltsa zimurtuak, nik ere hau nahi nuen! Mezu honekin bat egiten nuen, poltsikoko liburua −edo sakelakoa− nire literatura hezkuntzaren ardatza izan baita. Izan ere, praktikotasuna kenduta, literaturaren «mini» formatu hori askoz merkeagoa da. Gogoan dut oraindik amaren aholkua liburu dendetan, nik amorruz jasoa: «itxaronen dugu sakelako bertsioa atera arte». XVIII. mendean, penny dreadfuls agertu ziren, kalitate baxuko liburuak (eta merkeagoak) eta 1972an mille lire agertu zen Italian, mila liratan liburua (kafe baten prezioa, orduan). Horien helburua prezioa jaistea zen, irakurketa bultzatzeko eta garatzeko publiko zabalagoarendako. Uda honetan, lanerako bidean, hondartzan edo trenean, giltzak eta diru zorroaz gain, liburu bat kabituko zaizu poltsikoan, seguru. Ahaztu dezakezu tote bag-a.

Recherche