\r\n\r\n\r\nMutil bat ezagutu nuen berbena batean, egun batzuetara zerbait hartzeko geratu ginen ta handik aurrera leku guztietan agertzen zen, hara edo hona edo batekin edo bestearekin egoteagatik azalpenak eskatzen zizkiten, deiak...Maite omen ninduen #NikEreSufrituDutIndarkeriaMatxista https://t.co/7DEwSryCtg
\r\n\u2014 Nerea Kortajarena (@NKortajarena) 2017(e)ko azaroak 23\n
\r\n\r\n\r\nBelateko tuneletan, San Ferminetatik bueltan, mutil batek muxu eman nahi izan zidan. Leihoaren kontra nengoen eta ezin nuen ihes egin, bere lagunek gainera muxua itzuli behar niola esaten zidaten, ez uzteko horrela mutikoa... Irunen jeitsi eta Hondarribiraino oinez itzuli nintzen https://t.co/XV9OcteYSZ
\r\n\u2014 Oihana Etxebarrieta (@BetaurrekoMorea) 2017(e)ko azaroak 23\n
\r\n\r\n\r\nI\u00f1auteri batzuk gogoratzen ditut bereziki, Tolosan. Parranda gau batean, tabernetan rozeak ipurdian etengabe. Barrara eskatzera joan nintzen batean, norbaitek ipurdia heldu zidan, fuerte. Begiratu, eta lan egiten nuen tabernako ohiko bezero bat zen (gizon heldu bat), irrifartsu. https://t.co/xxliIIYP5d
\r\n\u2014 Aiora (@probatxoa) 2017(e)ko azaroak 23\n
\r\n\r\n\r\n15 urteaz lehenengoz jun nintzen Gernika karnabaleta, tabernan lagunekin nauela mutil batek titixe ikutuzten eta alde eiban barrezka. https://t.co/7iHUD7ayvN
\r\n\u2014 Aiora (@aiour_aiori) 2017(e)ko azaroak 24\n
Ni neu ere Bidarten eredua jarraitu eta ausartu naiz behin gertatuta ere, askotan gogoratu eta baldintzatu nauen pasarte bat lerrootara ekartzera
\r\n\r\n\r\n\r\nOso gaztetan pertsona desegoki batekin jarraitu nuen parrandan aske\u2026 etxeratzeko asmoa nuenean, ohartu nintzen\u2026Ez zen ezer larria gertatu. Ordutik, baina, parrandan jarraitu nahi dudan bakoitzean, gizon horren aurpegia datorkit burura, klik bat da, alarma pizten da nire buruan https://t.co/VbabCtl3XE
\r\n\u2014 oihana llorente (@OihanaLlorente) 2017(e)ko azaroak 24\n
Babesa ere zabala jaso du gure #MeToo partikularrak
\r\n\r\n\r\n\r\nHau biolentzia matxista ere bada, eta edozein emakumek emango dizkizu hainbat adibide. Ausart @maitebidarte #indarkeriamatxistarikez https://t.co/eybOR1DbDr
\r\n\u2014 Oihane Larretxea (@GARA_olarretxea) 2017(e)ko azaroak 23\n
\r\n\r\n\r\nDesiatu gabeko muxuak, ustekabeko eskuak ipurdi zein titietan, eraso berbalak, gerturatze lizunak, pausuak atzetik kale ilunean, putaputaputa ohiko iraina, ezetz esan ta kalientapollas.. jasan ditudanak. Emakume askoren moduan. https://t.co/X0BvMkqYGt
\r\n\u2014 Ainhoa Beola (@abeolaregi) 2017(e)ko azaroak 23\n
\r\n\r\n\r\nHainbeste min ein leikien erasuek jasan biherra. Eztie lekokeriak!#NikEreSufrituDutIndarkeriaMatxista https://t.co/zjzUc0ewM3
\r\n\u2014 AMAIA (@AMUElizaran) 2017(e)ko azaroak 23\n
\r\n\r\n\r\ngordin eta gogor @maitebidarte Eta inguruko anitzentzat, oraindik, horiek ez dira erasoak. Horrelako testigantzak behar dira matxismoa nonahi dagoela ikusarazteko. Animo aunitz!
\r\n\u2014 Jon Abril (@jonabril) 2017(e)ko azaroak 23\n
\r\n\r\n\nEmakume denek salatu eta argitaratu beharko lituzkete beraien gertaera nazkagarri hauek, zuk nahi ez duzun zerbait egiten momentutik biolentzia matxista baita
\r\n\u2014 Mikel Etxebeste (@naparra8) 2017(e)ko azaroak 24\n