Noski, emakumea zen arbitro lanetan zebilena, nor bestela?
Marta Galego herrialde katalanetako bigarren mailako futbol partiduetan aritzen da arbitro lanetan. Asteburuan jokatu zen Unió Esportiva Valls eta Cambrils Unió taldeen arteko partida, baina, eten behar izan zuen, harmailetan zegoen ikusle batek harrikoa egitera joateko oihu egin ostean. Galegok partidua gelditu eta iraindu zuen ikuslea zelaitik irtenarazi zue. Behin kalean zegoela, futbol partida berrabiatzeko agindua eman zuen eta harmailak txaloz hartu zuen erabakia.
Kataluniako futbol federazioak harmailetan irainak ekiditeko protokoloa du martxan eta Galegok hura erabili zuen ikuslea zelaitik botatzeko.