\r\n

\r\n

\r\n

Kalean ere nabaria izan zen San Valentinen aurkako diskurtsoa. Bilboko kaleak, adibidez, maitasun erromantikoaren aurkako mezuekin esnatu ziren.

\r\n

Maitasuna zer da? Horixe Laudioko neska gazteek euren bizilagunei luzatutako galdera.

\r\n

\r\n

Txantrean ere ekimena egin zuten.

\r\n

Arabako Campusean, adibidez, kontzentrazioa egin zuten \u00abmaitasun erromantikoa hiltzera goaz! patriarkatuari sua\u00bb, lelopean. Ibarran, aldiz, margoketak egin zituzten.

\r\n

Topatu gazte atari digitalak bildu ditu Gazteraikiko ildo feministako neska gazteek prestatutako ekimen guztiak.

\n"}
Oihana Llorente NAIZ

Kupidoren biharamuna

Kontsumismoaren eta maitasunaren promozioaren eguna da otsailaren 14a, maitasun erromantikoa erakusteko bankuko txartela dantzan jartzeko eguna. Telebistako iragarkiak eta multinazionalen erakusleihoak tematu arren, Euskal Herrian San Valentin egunak badu beste ikuskera bat. Ikusi bestela maitasun eredu hegemonikoaren kontra han eta hemen egindako protestak.

Sarean umoreak eta protestek bat egin zuten.

Kalean ere nabaria izan zen San Valentinen aurkako diskurtsoa. Bilboko kaleak, adibidez, maitasun erromantikoaren aurkako mezuekin esnatu ziren.

Maitasuna zer da? Horixe Laudioko neska gazteek euren bizilagunei luzatutako galdera.

Txantrean ere ekimena egin zuten.

Arabako Campusean, adibidez, kontzentrazioa egin zuten «maitasun erromantikoa hiltzera goaz! patriarkatuari sua», lelopean. Ibarran, aldiz, margoketak egin zituzten.

Topatu gazte atari digitalak bildu ditu Gazteraikiko ildo feministako neska gazteek prestatutako ekimen guztiak.