Euskal Herriko mugimendu feministak greba egitera deitu ditu emakumeak datorren martxoaren 8an. Haatik, greba honetan gizonen papera zein den argitzeko gida bat kaleratu du. Gizonen funtzio nagusia egun horrek dakartzan zaintza lanak bermatzea dela nabarmentzen dute bertan, eta ez mobizilizazioetan parte hartzea.
Ondoren, puntuz puntu aurki daiteke mugimendu feministak osatu duen gizonentzako gomendio sorta. Era berean, Baztanen egindako bideoa grafikiko agertzen diztuzte haietako batzuk:
• Gizona bazara eta greba babestu nahi baduzu, soldatapeko lana utzi norberaren eginkizunetarako egunak erabiliaz eta negozio propioa baduzu ateak itxi.
• Etxeko eta zaintza lanez arduratzeaz eskatzen dizugu, baina mobilizazioetan parte hartzen baduzu, gogoratu emakumeon protagonismo eta bisibilizazioa ezinbestekoak direla. Gizon moduan, hori ahalbidetzea dagokizu, jar zaitez atzeko aldean, agindu edo azalpenik eman gabe.
• Aita bazara zure seme-alabez arduratu eta eztabaida zein ikasle greba lagundu (guraso
elkartean, eskolan...).
• Laguna bazara, zure lagunen umeak zaindu ditzakezu.
• Lankidea bazara, lantokian emakumegreba zabaltzeko, babesteko, zerbitzu minimoak
egiteko edo emakume lankideen lana egiteko eskaini ahal duzu zure burua. Eguneko
soldata mugimendu feministari eman diezaiokezu, edo lantokian emakume grebarentzat
erresistentzia kutxa antola dezakezu.
• Enpresako nagusia bazara, enpresa itxi eta beharrezkoa bada zaintza kolektiborako
espazioa irekitzea ahalbidetu.
• Ikaslea edota irakaslea bazara, eskolara joango ez diren emakume ikaskideak eta
ikasleen lanuztea babestu eta eskolak zaintza komunitariorako espazio bilakatu.
• Zure familian, elkarbizitza taldean edo inguru afektiboan zaintza behar duenik badago,
has zaitez egun horretatik aurrera ohituraz emakumeok betetzen dugun lan horretaz
arduratzen.
• Zaintza komunitariorako espazioak autonomoki sortu (lantegietan, eskoletan,
gaztetxeetan, e.a.). Gizonek ardura hartu behar dute, helburua ez da emakumeen
laguntzaile izatea.
• M8rako antolatzen diren bazkari herrikoietan e.a. lana egiteko zure burua eskaini.
• Zure inguruko norbait zaintzeko soldatapeko emakume bat badago (haur, adindun,
bizilagun e.a.) zure burua eskaini egun horretan lan egiteko.
• Emakume batekin harreman sexu-afektiborik baduzu, martxoaren 8an kalean egoteko
behar duen laguntza guztia emaiozu.
• Zabaldu mezua zure lagun eta talde guztien artean. Militantea bazara, eraman zure
eremu politikora.
• Ez kontsumitu. Batu zaitez kontsumo grebara.
• Greba egunaren aurretik eta ondoren beste gizonezkoekin bildu zaitezke, maskulinitateen
inguruan elkarrekin hausnartzeko, lan pertsonala eta kolektiboa egiteko, zuen pribilegioez
kontzientzia hartzeko eta menderakuntzarik gabeko jendartea lortzeko bidean pausoak
emateko.