Aranzadi ikastolako haurrek parekidetasunaren aldeko oihua zabaldu dute, euren hitzetan «denon esku baitago Historia idatzi eta testuliburuetan emakumeen izenak idaztea».
Historia ofizialetik erori diren zenbait emakumeren biografiak ekarri dituzte gogora sare sozialetan zabaldutako bideoan, bizitzea nagusiki ekitea dela erakusten duten emakumeak denak. Inexa Gaxen, Eulalia Abaitua, Marie Coulun edota Polixen Trabudua izan dituzte gogoan, baita egun euren ogibidean bikainak diren Maialen Lujanbio edota Uxue Alberdi ere. Emakumeen izena eta izana ezagutzea zein garrantzitsua den aldarrikatu dute.
Aipatutako emakumeak ezagutu nahi ez gero, hementxe GAUR8k egidnako erreportaia.