\u00a0
\r\nSagardo zaleak ugarituz doaz Ameriketako Estatu Batuetan eta baita sagardo ekoizleak ere. New Yorken bakarrik 24 sagardo ekoizle zeuden iaz, orain bi urte baino 16 gehiago. Hala jasotzen du bederen Grub Street-eko erreportajeak. Brooklyn Cider House baina bestelakoa da, izan ere, Peter eta Susan Yik ekoiztutako sagardoaren izena izateaz gainera, sagardotegia ere izateko bokazioz sortu zuten orain hiru urte.
\r\nBrooklyn auzoko industrialdean kokatutako sagardotegiak joan den ostegunean ireki zituen ateak eta haren berri eman zuen Grub Street web orriak, hiriko gastronomiaren nobedadeak plazaratzen dituen gidak. Guk, aldiz, About Basque Country webgunean aurkitu dugu sagardotegi berezi honen historia.
\n