Sagardo zaleak ugarituz doaz Ameriketako Estatu Batuetan eta baita sagardo ekoizleak ere. New Yorken bakarrik 24 sagardo ekoizle zeuden iaz, orain bi urte baino 16 gehiago. Hala jasotzen du bederen Grub Street-eko erreportajeak. Brooklyn Cider House baina bestelakoa da, izan ere, Peter eta Susan Yik ekoiztutako sagardoaren izena izateaz gainera, sagardotegia ere izateko bokazioz sortu zuten orain hiru urte.
\r\n
Brooklyn auzoko industrialdean kokatutako sagardotegiak joan den ostegunean ireki zituen ateak eta haren berri eman zuen Grub Street web orriak, hiriko gastronomiaren nobedadeak plazaratzen dituen gidak. Guk, aldiz, About Basque Country webgunean aurkitu dugu sagardotegi berezi honen historia.
Heldu den astean Euskal Herrira etortzekotan dira Boiseko (AEB) Broncos futbol taldekoak. Bidaiaren atarian taldeko neskentzako bisita antolatu dute hango euskal museoan, etortzerako nora doazen ezagutu dezaten.
Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratzeko hainbat ekimen antolatu dituzte Dublinen pasa den asteburuan. Munduko beste hamaika txokotan egindako moduan, Gernikako haritzaren kimu bat aldatu zuten igandeanbertako Glasnevin...
2017rako Hator Hona ekimena ere abian da. Argentinako Necocheako euskal etxeak urtero antolatu ohi duen ekimena da, hango eta hemengo euskaldunon loturak eutsi asmoz. Bideoan, aurreko urteetan ekimen honetan parte hartu dutenen aurkezpena (iaz...
Algorta, Muskiz eta La Peñako neska mutilek osatzen dute ‘Crazy Hospital’ dantza taldea. Bisera buru gainean eta kirol zapatilak oinetan, bogan dagoen Break Dance dantzari ohikoak dirudite 25 eta 29 urte arteko gazte hauek....
Surf egiteko asmoak ekarri zuen, pasa den ekainean, Jeffrey Alex Attoh italiarra gure artera. Surf taulaz gainera, argazki eta bideo kamera soinean hartuta hamar egunez ibili zen Euskal...
Txoko honetan beti erakartzen gaitu "euskal" etiketa daraman edozer ikusteak edonon. Kasu honetan bi milioitik gora ikustaldi dituen bideo batean topatu ditugu bi lagun Mikel Laboaren ‘Txoria txori’ ezagunaren pasartea kantatzen......