Normalean blog honetan Euskal Herritik kanpora bizi diren/garen euskaldunon kontuak aipatuko ditudan arren, oraingoan bestelako batekin natorkizue. NAIZ+en postontzira iritsi den mezu bat helarazi baididate. Jakub Szafrański poloniarra gurean izan da denboraldi batez eta honako argazki bilduma ederra oparitu digu:
Merezi du Jakub berak idatzi digun mezua irakurtzea: «Kaixo! My name is Jakub and I'm a photographer from Poland. For the last 12 months I was living in Donostia and traveling all around the Basque Country. Unfortunetly I had to get back to Poland. During this year however I have made a lot of Euskal Herria pictures that I would like to share with You»
Itzulpena honakoa: «Kaixo! Nire izena Jakub da eta Poloniako argazkilari bat naiz. Azken 12 hilabeteetan Donostian bizitzen izan naiz eta Euskal Herria osoan bidaiatzen. Zoritxarrez, Poloniara itzuli behar izan dut. Urte honetan zehar, ordea, Euskal Herriaren inguruko argazki ugari egin ditu eta horiek zuekin elkarbanatu nahiko nituzte».
Milesker Jakub zure ikuspegia gurekin elkarbanatzeagatik! Eta itzuleran espero zaitugu!