Zortzigarrena Naiz

«Basque Country, come and taste it!»

Euskal Herriaz kanpoan zer irudi duten askotan galdetzen diogu gure buruari, gureaz erretrato propioa VICE proiektu arrakastatsuaren adar gastronomikoak dakar oraingoan, ‘MUNCHIES guide to the Basque Country’. (Datu parea bien eragina ikusteko: 800.000 jarraitzaile ditu Twitterren VICEk eta 120.000tik gora Munchies-en Facebook orriak).

Euskal Herria zen den galdetuz hasten da lehen atala, Sanferminetako ikurrina izugarriaren irudiekin, presoen eskubideen aldeko manfiestazioenekin, independentziaren aldeko aldarriekin... Euskal herritarron pasioaz mintzo da aurkezlea, politikarekiko eta euskararekiko dugunaz, eta baita aldarte ona gozatzearekiko ere. Sukalderik tradizionalena modernoenarekin eskuz esku.

> ATAL GUZTIAK HEMEN