Otsailaren 5ean hasi eta 26a arte euskal zinemari zuku ateratzen ahaleginduko dira Zinemaldia.Cat jaialdian. Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen du bertako Girona Zinemetan egiten den jaialdia eta aurtengoa hamaikagarren edizioa da. Zinemaldiak bi sail ofizial izango ditu: dokumentalenean zazpi film lehiatuko dira, eta fikziozkoan bost. ‘Urrezko txapela’ lortzea izango da film guztien helburu.
Mostra izatetik Jaialdi izatera igaro zen orain dela bi urte Zinemaldia.Cat ekimena. Bihartik hasi eta hilaren .
Jambo Amani (Unai Aranzabal, 2016), Gure sorlekuaren bila (Josu Martinez, 2015), Nola? Irun meets New Orleans (Fermin Muguruza, 2015), Jai-Alai Blues (Gorka Bilbao, 2015), Walls (Pablo Iraburu Allegue eta Migueltxo Molina Ayestarán, 2015), Pelota II (Jørgen Leth eta Olatz González, 2015), eta Generation Iparretarrak (Sylvie Gara) dokumentalak ikusi ahal izango dira jaialdian.