Zortzigarrena Naiz

Bilbo eta Arabar Errioxa, Italiako telebistaren bidaia jomuga

Captura_de_pantalla_2018-02-22_a_las_8.09.06
RAI 3 Italiako telebista kate publikoaren erreportajea.

RAI 3 Italiako telebista kate publikoak gure lurraldearen inguruko erreportaje bat egin du, Euskal Herria helmuga turistiko gisa aurkeztuz. Zehazki, Bizkaiko hiriburuaren eta Arabar Errioxaren nondik norakoak aletzen ditu ‘Kilimangiaro’ saio italiarrak.

MSN italia webgunean ikusi daiteke bideoa oso osorik.  RAI telebistaren webgunean ere ikusi daiteke, hura ikusteko, baina, harpidetu beharra dago.Guk, About Basque Countryren atarian aurkitu dugu haren berri.