‘Birjina gaztetto bat zegoen’ izena duen abestia Euskal Herriko Gabon kanta tradizionala da. Egun oso ezaguna ez den arren, Charles Bordesek 1887. urtean idatzitako ‘Archives de la tradition basque’ liburuan jasota dago.
Sustrai euskaldunak dituen gabon kanta honek mugak gainditu eta, ingelesera itzulita, Ingalaterran sona duen ‘Gabriel´s Message’ gabon kantuan bihurtu da. About Basque Country atari digitalak emandigu abesti honen istorioaren berri eta zabaldutako bideoan, Cambridge-eko The Choir of King´s College abesbatza ageri da gabon kanta hau bikainki abesten. 2009. eta 2012. urtekoak dira abesbatzaren ikuskizunak.
Atari digital berak dioenez, Sabine Baring-Gould apaiz protestante eta historiagileak itzuli zuen ingelesera euskal gabon kanta hau, lehen aipatutako ‘Archives de la tradition basque’ liburuan ezagutu ostean.
Cambridge-eko The Choir of King´s College-ek abesbatzaren errepertorioan ere ezaguna zaigun beste melodia bat entzun dezakegu. Gure artean ‘Oi Bethleem’ gisara ezaguna den abestiak ‘The Infant King’ izena du Ingalaterran. Lehen bideoan entzun daiteke ‘The Infant King’ gabon-kanta.
Jarraian About Basque Country atari digitalak bildutako ‘Birjina gaztetto bat zegoen’ gabon kantaren euskarazko eta ingelesezko bertsioak entzun eta ikusgai.