Uztailaren 17tik abuztuaren 9ra Argentinara, Neocheara joan nahi baduzu proposamen ezin hobea dakarte bertako Euzko Etxeko gazteek. 11. urtez ‘Hator Hona’ ekimena antolatu dute euskaraz, euskal musikaz, dantzaz, gastronomiaz edo herri kirolez ezagutza dutenentzat. Helburua ezagutza hori Necocheako jendearekin elkarbanatzea, bidaia norberaren esku eta gainontzekoak antolatzaileen kontura:
Aurrez ere blog honetan eman dizuegu ekimenaren berri, 11. edizioa da aurtengoa eta aipatutako ezagutzez gain 18 eta 30 urte artean izatea da baldintza bakarra (ezagutza soilik, ez da titulaziorik behar). Aurten, gainera, saskibaloiaren inguruko esperientzia duten pertsonak ere bertaratzeko deia egin dute gazteek. Apirilaren 30a arte eman daiteke izena.
Intereseko loturak: