Korrika zuzenean Irundik Baionara

Korrika 23. honetan zehar gertatzen denaren berri emango du NAIZek zuzeneko honen bitartez, Irundik martxoaren 14an atera eta Baionara hilaren 24an heldu arte. Albisteak, argazkiak, bideoak, elkarrizketak, erreportajeak... dena hemendik bildurik aurkituko duzu.

Partager

IRUDIA GALERIA OSATUA

Arratsaldeko bestaren irudiak erantsi ditugu, Baionan dagoen giroaren aski adierazgarriak.

Azterketak Euskaraz kolektiboko kideek lekukoa eramateko aukera izan dute Baionan.
Azterketak Euskaraz kolektiboko kideek lekukoa eramateko aukera izan dute Baionan. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Baionako Askatasunaren plaza, beteta.
Baionako Askatasunaren plaza, beteta. (Gorka RUBIO | FOKU)
Euskararen aldeko lasterketa Baionan sartu den unea.
Euskararen aldeko lasterketa Baionan sartu den unea. (Idoia ZABALETA | FOKU)
EH Bilduk ere lekukoa hartu du Baionan.
EAJk, EH Bilduk eta EH Baik ere lekukoa hartu dute Baionan. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Jendetza Korrikaren zain zegoen Baionako kaleetan.
Jendetza Korrikaren zain zegoen Baionako kaleetan. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Jai giroan egin da Korrika 11 egunez, baita amaiera ere.
Jai giroan egin da Korrika 11 egunez, baita amaiera ere. (Julien MARCHIONE)
Garazi Arrula editore eta idazle nafarra, mezuaren egilea, Baionako ekitaldian. Amaitu da Korrika 23.
Garazi Arrula editore eta idazle nafarra, mezuaren egilea, Baionako ekitaldian. Amaitu da Korrika 23. (NAIZ)
Milaka pertsona bildu dira Baionan Korrikaren bukaerako jaialdian.
Milaka pertsona bildu dira Baionan Korrikaren bukaerako jaialdian. (Gorka RUBIO | FOKU)
Musikarako tartea ere egon da Korrikaren azken kilometroetan.
Musikarako tartea ere egon da Korrikaren azken kilometroetan. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Baionan Errobi eta Aturri ibaiak elkartzen diren plaza, igande honetan.
Baionan Errobi eta Aturri ibaiak elkartzen diren plaza, igande honetan. (Gorka RUBIO | FOKU)
Joaldunak Baionan.
Joaldunak Baionan. (Julien MARCHIONE)
Lasterkari batzuk, Korrika harrapatzeko zain.
Lasterkari batzuk, Korrika harrapatzeko zain. (Julien MARCHIONE)
Euskararen alde, jendez beteta daude Baionako kaleak.
Euskararen alde, jendez beteta daude Baionako kaleak. (Julien MARCHIONE)
Angelutik ere igaro da Korrikaren bukaera.
Angelutik ere igaro da Korrikaren bukaera. (Julien MARCHIONE)
23. Korrikaren azken kilometroak.
23. Korrikaren azken kilometroak. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Partager

IRUDI GALERIA

Azken kilometroak Baionan zehar, bukaerako ekitalditxoa eta geroko beste

Korrikaren azken metroen eztanda bideo honetan jaso du Gorka Rubiok (Foku).

Garazi
Partager

Bestara orain!

Ikustekoa da Korrika 23 honetan lanean egon diren bolondresen poza, dantzan ari dira. Arrakasta handia izan baita, dudarik izpirik gabe, 2.792 kilometro hauetan zehar azaleratu, ikusarazi, gozatu, bizi dena.

Aurretik AEKko ordezkariek dena eskertu dute oholtzetik eta euskaraz aritzera animatu dute jendetza.

Baionako Askatasunaren Plaza mukuru beterik ageri da ekitaldian. Eta orain besta karrika guztietara zabaltzen hasia da.

Ez zen beste inor kabitzen plazan lekukoa heldu denean.
Ez zen beste inor kabitzen plazan lekukoa heldu denean. NAIZ
Partager

Azken kilometroaren (metroen) emozioa, Garazi Castañoren bideo honetan islatua. Bazetorren lekukoa, Garazi Arrularen eskutik.

Garazi
Partager

GARAZI ARRULA IDAZLEAK EGIN DU AURTENGO MEZUA!

Eta berari egokitu zaio, beraz, azken metroetan lekukoa eramatea. Txalapartako Tafallako editore eta idazle gaztearen mezua zeraman lekukoa, alegia. Oraintxe zabaldu du eta irakurtzeari ekingo dio. Hunkituta dago... eta nor ez plaza honetan.

Garazi Arrularen mezuak nabarmentzen du Korrika «herri bat gosea» badela, «euskaraz harro bizitzeko gosea». Eta gaur egungo terminoak erabiliz laburbildu du egoera: herri horrek ez duela euskararekiko «kontingentzia planik» nahi; baizik eta «egiazko trantsizioa».

Ez da ahaztu behar, esan du editoreak, «hizkuntzaren auzia politikoa dela; eta urgentziazkoa». Euskararen komunitatea zabaltzeko gura ere aipatu du mezuaren egileak: «Mundu oso bat kabitzen baita euskaran. Garenak eta izango direnak, etorri direnak eta etortzen ari direnak, dagoeneko bagarenak/badirenak».

Garazi Arrula.
Garazi Arrula. NAIZ
Partager

Euskalgintzako ordezkarien eskutik (erakunde eta talde ezberdinak txanda motzetan) ari da hurbiltzen lekukoa helmugara. Oso-oso gutxi falta zaio Korrika 23. honi.

‘Azterketak euskaraz’ eta ‘Euskara ofiziala’ entzuten da, ohiko aldarrikapenekin batera.

Azterketak
Partager

EH Bai eta EH Bilduko kideak elkarrekin Korrikaren buruan, hamar kilometro inguru falta denean.

«Gaur Baionan zazpi herrialdez osatutako herria garela, etorkizuna erabaki nahi dugula eta euskara aldarrikatuko ditugu», adierazi du Arnaldo Otegik guztien izenean.

Partager

Gure Eskuk eraman du lekukoa Baionan, Sare eta Etxerati pasa aurretik. Zenbait aldiz ikusarazi ditu haren aldarrikapenak Korrika honetan, baina Lapurdiko hiriburuan bereziki deigarria izango da. Ikurriña handi hau paratu dute, suhiltzaileen laguntzarekin, erabakitzeko eskubidearen alde.

Gure Eskuren ikurriña erraldoia.
Gure Eskuren ikurriña erraldoia. Gure Esku
Partager

NAIZ Gunean dena prest bestarako eta informazioa emateko ere. Plan hauek aurreratu dizkigu Garazi Castañok.

Partager

Irudi ikusgarria osatu dute joaldunek Baionan. Hamabost kilometro inguru falta dira Korrika 23. honi bukaera emateko

Joaldunak
Partager

Baionako Askatasunaren Plaza girotzen ari da. Ordubete inguru falta da Korrika bertara iristeko. Amaierarekin batera ezagutuko dugu zer dakarren lekukoak eta nor den egilea.

Plaza
Partager

LEHENDAKARI BAT LASTERKETAN

Jean-René Etchegaray Baiona alkatea eta Euskal Elkargoko lehendakari umoretsu batu zaio taldeari bere hirian, duela bi urte egin zuen bezalaxe.

Etchegaray Korrikan.
Etchegaray Korrikan. AEK
Partager

AZKEN KILOMETROETAN ZER?

Baionan da berriz Korrika, 10.55ak direla, eta jada ez da hemendik aterako. Herriko Etxeko zenbait zinegotzik hartu dute lekukoa.

Ordu eta erdiko ibilbidea egingo du oraindik Lapurdiko hiriburutik. Azken kilometroetan, lehenik euskal gehiengo sindikalak eramango du lekukoa eta gero euskalgintzako hainbat eragile (UEMA, Hekimen, Ikastolen Elkartea, Seaska, EHIGE, Biga Bai, Azterketak Euskaraz, eta jakina, Kontseilua)

Baionan da lekukoa eta jada ez da hemendik mugituko.
Baionan da lekukoa eta jada ez da hemendik mugituko. AEK
Partager

A ze talde handia osatu den Baionako sarreran... eta maldari beldurrik izan gabe. Bukaera oso jendetza aurreratzen duen irudia da hau.

Baiona
Partager

Surf taula eskuan korrika egin dute zenbait lagunek Angelun. Biarritz atzean utzia da jada eta hurrengo geltokia Baiona da, baina ez azkena...

Garazi Castaño berriemaile handik.

Angelu