![Gregorio Monreal (eskuinean), EHUren sorreraren 25. urteurrenean, Juan Ignacio Perez errektore ohiarekin batera. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/077/573/article_main_landscape/monreal.jpg)
Gregorio Monreleal Zia historialari eta legegizonari eman dio Lakuako Gobernuak 2013. urteari dagokion Euskadi Ikerkuntza Saria. Zientzia eta teknologia alorreko profesionalen lana aitortzen du sariak eta 40.000 euroko dotazioa du.
Monreal aurten zeuden hamabi hautagaien artean hautatu du epaimahaiak. Euskal Herriko ikasketa historiko eta juridikoen berrikuntzan egin duen «aparteko ekarpena» aitortu nahi izan du.
«Bere ikerketetan, Gregorio Monrealek azalera atera du euskal erakunde publikoen garrantzia, herri baten nortasunaren erakusle gisa, eta mendeetan zehar iraun duen parte hartze eta askatasun espirituaren erakusle gisa», nabarmendu du.
Horrekin batera, epaimahaiak azpimarratu du Monreaek eginiko ekarpena «Euskadiko jakintza eremu guztietan lehen mailako ikerketa erraztuko zuten baldintza sozialak garatu ahal izan zitezen».
Monreal Zuzenbidearen eta Erakundeen Historian Katedradun Emeritua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP); bere irakasle ibilbide gehiena unibertsitate horri eta Euskal Herriko Unibertsitateari (UPV/EHU) lotuta garatu du. 1981 eta 1985 artean azken horretako errektore izan zen.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)