![Iñaki Goirizelaiak puntuEUS fundazioko lehendakari kargua hartu eta erronkak azaldu ditu. (ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/362/552/article_main_landscape/int20170201009418.jpg)
Iñaki Goirizelaiak PuntuEUS fundazioko lehendakari kargua hartu du eta PuntuEUS 2020 Plan Estrategikoa aurkeztu, zeinetan datozen urteetarako oinarri eta helburu estrategikoak ezarri diren. «Xedea .EUS domeinuaren bidez, euskara, ingurune digitalean, baliagarri, erabilgarri eta ikusgarri egitea da».
Honela, ingurune digitalean euskara «lehen mailako hizkuntza izatea» lortu nahi du fundazioak. Honetarako, lau erronka markatu dituzte. Alde batetik, «ingurune digitalean euskararen erabilera
indartzea» dute jomuga. Era berean, .EUS izatea Euskal Herriko 3. domeinua. Bestetik, «komunitate zabalagoa, handiagoa eta biziagoa lortzea» eta marka bezala, «.EUS izatea euskal Ingurune Digitaleko lehenengo erreferentzia».
PuntuEUS domeinua merkaturatu zenetik, 2014ko abenduan, 6.300 domeinu-izendik gora eregistratu dira, adierazi dutenez. Josu Waliñok zuzendariak azaldu duenez, «.EUS domeinuaren hazkundea euskal komunitatearen inplikazio eta bultzadari zor diogu». Zentzu horretan domeinuaren jaiotzatik «komunitate handia babesle eta sustatzaile» izan dela nabarmendu du.
Honi esker orain prezioak jaisteko moduan daudela iragarri du. Domeinua publikora zabaldu zenean 50 euro izan zen oinarrizko prezioa. Hemendik aurrera, aldiz, erregistroa 29 eurotan izanen da eta berritzea 35 eurotan.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)