![‘NanoGUNE, txikiaren erronka handia’ dibulgazio liburua plazaratu dute. (nanoGUNE)](/media/asset_publics/resources/000/769/367/article_main_landscape/Nanogune_liburua.jpg)
CIC nanoGUNE ikerketa zentroaren sorrera eta garapena hasieratik biltzen dituen liburua aurkeztu dute gaur goizean. Nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorrean puntako ikerketa nola egiten den gizarteratzea da liburuaren jomuga. «Txikiaren erronka handia egunetik egunera nola mamitzen da? Nola gauza daiteke proiektu zinez berritzaile eta ausart bat? Galdera horri erantzuten dio kontakizun honek», azaldu dute.
Oraingoz euskaraz argitaratu da liburua, ondoren gaztelaniara eta ingelesera itzultzeko asmoarekin.
«NanoGUNEk bere tokia egitea lortu du nazioarteko zientziaren amaraunean. 2009an, inauguratu zenean, erronka handia izan genuen gure aurrean, eta egun harro gaude erronka hori gauzatzen ari delako», adierazi du Jose Maria Pitarkek, zuzendari nagusiak.
Eta prozesu horretan parte hartu duten ikertzaile, teknikari eta bestelako profesionalen testigantzak jaso dira liburuan. «Bakoitzak bere jarduera eta esperientziatik, ñabarduraz jositako istorioa ehunduz eta, aldi berean, gaur egun nanoGUNE den errealitate sendoaren erretratua marraztuz», zehaztu du Elixabete Garmendia liburuaren idazleak.
Halaber, «zientziaren amarauna ulertzeko gako batzuk ematen ditu», baieztatu du Garmendiak. Bide horretan, «ikerketa etiko eta arduratsua planteatuz eta halako proiektu publiko batek gizartearekiko daukan zorra aitortzen du», gehitu du.
«Dibulgazio liburu bat da, ikerketaren egunerokoari atxikia, zientziaren mundu urrun eta ulergaitza eskura jartzen duena», azpimarratu du idazleak.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)