Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

25 urte 14 abestitan jasota

Mende laurdena igaro da Jexuxmai Lopetegik bakarkako ibilbideari ekin ziola. Zazpi disko kaleratu ditu bidean, eta hauetatik 14 abesti aukeratuta kaleratu du zortzigarrena '25 urte barrakoian' izenburupean. Kultur tartean izan da musikari zarauztarra bere azken urteen album musikatua konpartitzen.

Audio_placeholder

25 urte 14 abestitan jasota

Loading player...
Jexuxmai Lopetegi
Jexuxmai Lopetegi

Batzuetan azkar, azkarregi eta besteetan ez nahi bezain bizkor, baina urteak igaro egiten dira, eta dagoeneko 25 urte bete dira Jexuxmai Lopetegi musikariak bere ibilbide profesionalaren norabideari 180 graduko bira eman ziola. Akelarre taldeko abeslari lanetan zortzi urtez atsedenik hartu ibili ostean, bakarkako bideari ekion zion orduan musikari zarauztarrak. Niko Etxarten estudioan grabatu zituen bere bakarkako lehen piezak «Etxarten etxean okupa bezala egon ginen musikariok zenbait astez!» oroitzen du Lopetegiak irribarrea aho-begietan ezin ezkutatuta.

Disko hartako ata gerora etorri ziren beste sei lanetako 14 abesti aukeratu ditu Jexuxmai Lopetegik bere bakarkako ibilbidearen zilarrezko ezteiak ospatzeko. Argazki albumetan egin ohi den legez, argazkirik, kasu honetan abestirik ederrenak eta esanguratsuenak jaso nahi izan ditu '25 urte barrakoian' diskoan.

Barrakoiaren aipamena ez da kasualitatea, etxean, Bidarte-Berri baserrian duen estudioan egiten ditu grabaketak Lopetegik, eta hastapenetan grabaketa estudioa benetako barrakoi bat zen, oroitzapen hartatik dator diskoaren izenburua.

Hasieratik izan zuen argi Lopetegik autoedizioaren aldeko hautua, estudio profesionalek markatzen dituzten tempoeetatik at, modu aske eta patsaratsu batean lan egin ahal izateko. Noizbehinka banda izan du lagun urte hauetan guztietan, joan-etorriak izan dira bertan, baina funtsean beti mantendu da lagun eta lan talde sendo bat.

Abestiei dagokienez, berak sortu ditu melodiak eta baita hitzak ere kasu askotan, baina  jaso ditu esate batera, Harkaitz Cano edota Joseba Sarrionandiaren hitzak ere zenbait abestietan.

Kantuz kantu, iraganaz, orainaz eta etorkizunaz jardun gara solasean kultur tartean Jexuxmai Lopetegirekin.