![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/780/840/article_main_vertical/garbanzo.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, kombu alga zati bat, tipulina bat, 2 baratxuri ale, tomate heldu bat, 200 g ziazerba, 2 koilarakadatxo kurry, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak eta alga bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak, alga, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu eta 200 ml salda gorde.
3. Txikitutako tipulina eta baratxuriak olioarekin erregosi.
4. Tomateari azala eta haziak kendu. Txikitutako tomatea eta ziazerbak gehitu eta erregosi.
5. Garbantzuak, kurrya eta salda barazkiekin batera jarri eta 5 minutuz egosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, kombu alga zati bat, tipula bat, kuiatxo bat, 2 koilarakadatxo kurry, 400 ml koko esne, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak eta alga bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak, alga, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu eta 100 ml salda gorde.
3. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
4. Dado txikitan moztutako kuiatxoa gehitu eta erregosi, su ertainetan.
5. Garbantzuak, kurrya, salda eta koko esnea gehitu eta 5 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)