![Konpost - Musika Pilulak](/media/asset_publics/resources/000/784/422/article_main_landscape/Konpost.png)
Estreinako lana orain atera badute ere, Konpost ez da talde berria. Laukote gasteiztarrak 10 kantuz osatutako diskoa plazaratu berri du martxo honetan, Erraia kolektiboaren eskutik, eta uste baina gehiago luzatu den prozesuaren emaitza aurkezten dabiltza orain.
Ohikoa dute musikariek haien lana definitzeko erresistentzia, entzuleak bere lana egin dezan edo. Konposten kasuan, kantuak entzunda, esan liteke istorio xelebreak asmatu edo kontatzeko joera duela taldeak, abestien izenburuek adierazten dutenez: adibidez, 'The last human on Earth', 'Sin plomo 72 litro' edo 'Gasteiz rules'. Gitarra zikin eta bateria pisutsuekin, rocka eta zenbait kantuetan, bluesa, heltzen zaigu belarrietara Konposten eskutik.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)