![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/785/197/article_main_landscape/alubia.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300g babarrun zuri, piper berde bat, tipulina bat, azenario bat, 2 baratxuri ale, 4 galeper, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri.
2. Biharramunean eltze batean babarrunak, gatza eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 90 minutuz. Egosten ari diren bitartean, urik behar badute, ur hotza bota.
3. Galeperrak garbitu, osorik utzi eta gatza bota. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta galeperrak gorritu.
4. Barazkiak txikitu eta zartagin batean olio pixka batekin erregosi. Galeperrak sartu eta 10 minutuz egosi.
5. Galeperrak babarrunei gehitu eta beste 30 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g babarrun zuri, 4 galeper, tipula bat, porru bat, 150 g kuia, 2 baratxuri ale, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri.
2. Galeperrak garbitu eta osorik utzi. Olio pixka batekin gorritu.
3. Biharramunean babarrunak, txikitutako barazkiak, gatza eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 80 minutuz.
4. Galeperrak sartu eta beste 40 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)